Euskararen Nazioarteko Eguna

03/12/2017 - 00:00

Euskararen Nazioarteko Eguna 1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean, Euskal Herrian eta munduko beste hainbat txokotan. Frantzisko, 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hau da, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntza elkarteak egun hau ezarri zuen Euskararen Nazioarteko Egun gisa, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko, eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu  zuten.

Egun honek hainbat izen izan ditu. Lehendabiziko edizioan “Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna” edo “Euzkara Eguna”. Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.

2005ean Nestor Basterretxea euskal artistak Euskararen Nazioarteko Egunaren logoa diseinatu zuen, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

 

 

Colegio Nuestra Señora de las Mercedes
Euzko Gudariak Etorbidea 1
48940 Leioa, Bizkaia
Tel. 944 639 906 Fax: 944 639 892

 

 

#mercedemociona