Sorne Unzueta idazle, irakasle eta euskaltzale bizkaitarra izan zen. "Hiru gizalditan bizi izan naiz: 35 egun XIX. mendean, XX. gizaldi osoa eta ia bi urte gizaldi honetan" esan zuen.
Euskarazko irakaskuntzan aitzindari, Emakume Abertzale Batzarraren sorreran ere parte hartu zuen. Mitinetan hizlari aparta izan omen zen eta, jarduera politiko hari esker, Jose Antonio Agirre eta Jesus Mari Leizaola lehendakariak, Lizardi eta Lauaxeta idazleak eta orduko euskal kultur berpizkundeko beste pertsonaia asko ezagutzeko aukera izan zuen.